Private company
CINSA
CINSA is a publishing house.1
CINSA (Coordinacion de Iniciativas Sociedad Anonima) 1961ean sortu zuten, Bilbon, sei lagun euskaltzalek: Xabier eta Joseba Gereñok (haien anaia Sabinoren laguntza ere izan zuten), Jose Mari eta Luis Benito del Vallek, Jose Manuel Nicolasek eta Luis Varelak. Abertzaletasunari lotutako pertsonak izanik erregimen frankistak elkarte bat sortzeko baimena ukatuko zielakoan, merkataritza arloko enpresaren izaera juridikoa eman zioten egitasmoari. Musika jaialdiak antolatzea eta diskoak eta liburuak argitaratzea ziren CINSAren helburuak. Luis Varela zen elkarteko presidentea, baina bultzatzaile nagusia Xabier Gereño idazlea zen. Bilbon jaialdiak antolatzen aritu zen Gereño, eta Herri Irratian euskarazko musika irratsaioak egin zituen.2 From the eu Wikipedia, CC BY-SA 4.0
Last updated Oct 21, 2026.
Sources
The numbers on this page point here. Each one links to the record it came from.
- 1WikidataCINSA on Wikidata
- 2WikipediaCINSA on the eu Wikipedia