Private company
Echevarría S.A.
Echevarría S.A. is a Spanish iron and steel company based in Bilbao, dissolved in 1989.1 It was founded in 1878.1
Echevarria S.A, edo S.A. Echevarria, edo Etxebarria fabrika 1878an Begoñako errepublikan sorturiko enpresa siderometalurgiko bat izan zen, garrantzitsua Bizkaian. Lehen fabrika Begoñako Errekalde auzoan sortu zuten 1878an (gaur egun Etxebarria parkea dagoen tokia), eta 1902an bigarren fabrika bat (Santa Ageda) ireki zuten enpresak Bilboaldeko beste puntan, Kastrexanan. Errekaldeko fabrika 1982ra arte aritu zen martxan. Bi urte geroago eraitsi zuten,1984an, tximinia bat izan ezik; izan ere, 1987tik aurrera, tximinia hori gaur egungo Etxebarria parkeko ikono bihurtu zen.1878an Federiko Etxebarriak elizatearen erdigunean Txakilante edo Errekalde (edo Rekalde) izeneko txakolin-baserria (eta haren arloak) erosi zuen fabrika jartzeko. San Agustin komentua egon zen lekutik gertu zegoen. Federiko Etxebarriak, bere aita José Etxebarria Azkoagarekin eta bere anaia gaztearekin egin zuen erosketa. Begoñako Basilikatik hurbil eta desnibel batean kokatuta zeuden lurrak; lur horien alde baxuena Udalaren Gas Fabrikari saldu eta ondoko beste batzuk ere erosi zituen, familiak latorrizko ijezketa eta estanpazio tailer apal bat eraikitzeari ekin zion, ondoren zabaldu egin zena galdaragintza eta bainu galvanizatuak fabrikatzeko.2 From the eu Wikipedia, CC BY-SA 4.0
Last updated Oct 21, 2026.
Overview
See how the biggest companies compare on our leaderboards

Timeline
Links
- More imagesWikimedia Commons
- WikidataQ135990026
Sources
The numbers on this page point here. Each one links to the record it came from.
- 1WikidataEchevarría S.A. on Wikidata
- 2WikipediaEchevarría S.A. on the eu Wikipedia
- 3